Kortxoenea gaztetxea
Bakarrik ezin da, lagunekin bai! Ametsak aurrera darrai!
Bakarrik ezin da, lagunekin bai! Ametsak aurrera darrai!
ira 3rd
Ostiralero bezala asanblada irekia egingo dugu 19:00tan.
Gaurko honetan hauek izango dira hitzegingo ditugun gaiak:
1.- Aurreko asanbladakoak: [10 min]
- Kixkurra eta beste giltzen kontua.
- Goterak.
- Barilak.
- Asoziazioa / autoinkulpazioak.
- Lista zerrenda. Bi bakarrik + berriei pasa.
2.- Gelen banaketa aurkeztu. [30 min]
Astelehen honetan, aurreko asanbladan esandako bileratxoa egin zen eta bertan nola egokituko genuen lekua erabaki genuen proiekturen bat aurrera eraman nahi dugunon artean eta proposamena aurkeztuko dugu.
3.- Webgunearen inguruko tailerra lantaldei eta edukia sartu nahi duenarentzat + komunikazioa [6 min]
Lantalde bakoitzak bere erabiltzailea du webgunean eta edukia (notiziak, argazkiak, datak) nola sartu azaltzeko data jarri. Lantalde batetan ez dagoen norbaitek edukia sartu nahi badu ager daiteke. Tailer bat baino gehio egin daiteke, denak ezin badugu egun berean.
4.- Auzolanen balorazioa. Informazioa pasa. [10 min]
5.- Proiektuak/ekintzak :
* Donostiako festibal alternatiboa. [2 min + 15 min]
Honen inguruan dizkitenek 21:00ak arte edo ez da agertu eta berak du informazioa honen ingiruan. Beraz, ordu hori iristean eta xalba dagoenean berak pasako du informazio hori. Zertan datzan kontua, zeinekin dugun kontaktua, zein egunetan, rallya bai edo ez eta, korto txapelketa bai edo ez eta nola.
* Gaztetxean ekintza ezkerdinak egiteko dauden ideiak. [10 min]
6.- Hitz irekia [10min]
DENERA: 93 min – 1H 33min
abu 31st
2016: una odisea en donostia from Zubidon on Vimeo.
VIDEO HAU KORTXOENEA GAZTETXEAN GRABATUTA DAGO!!!!
ZUBIDON ( DONOSTIA ZERO ZABOR)
Donostiarrok 2016. urteko “kulturaren hiriburutasun europarra” galdu berri dugu. Honi errausketaren eraiketa gehitzen badiogu, hondoa jo dugula esan dezakegu.
Izan ere, gas-maskara filtrodunen erabilera derrigorrezko bilakatu da bai inguruko biztanle eta gainerako gipuzkoarrentzat ere.
Osasunaren arloa Zubietako erraustegiak hedaturiko toxinek eragin gaisotasun onkologikoez josia dago, non plastiko, paper, bestelako materiale organiko eta abarrek osaturiko hondakinen milaka tona erretzen baitiren etengabe.
Egunero lantegian barneratzen den materiaren osotasunetik, non ezkutatu ez dagoen %30 errauts toxiko geratzen zaizkigu soberan. Honek ikaragarrizko gastua suposatzen du, diru-kutxa publikoen higadurarako obra faraonikoak suposatu zituen 400 milioiekin bat.
Orain 2010ean gaude:
ZURE ESKU DAGO KONPONBIDEA!
abu 31st
Azpiko pixua margotzeko asmotan pareta guztiak xaboi eta urarekin pasatzen ari gara, denak karboiez beterik daudelako. Lan hau oso astuna denez, zure laguntza behar dugu hau aurrera eramateko. Horregatik, Iraliak 1, asteazkena 10:00tan edo bestela 16:00tan edo nahi duzunean pasatzea daukazu lan honetan laguntzeko.
Etorri galtza, kamixeta eta sandalia edo bustiko diren zapatilla batzuekin.
abu 31st
EEUUtako Arizona zonaldean onartu berri den lege batek paperik gabeko etorkinak nola kriminalizatzen dituen azaltzen duen bideoa, Radialistas apasionados y apasionadas-ek eginda.
abu 31st
Zipotz Jaiak 2010eko gazte egunean, ostiralean ospatzen dena, elektro-txaranga kortxoenea gaztetxetik pasatzekoa zen baina arazo batzuk medio, ezin izan genuen bideoa pasa. Azkenean, astelehen honetan, Uztailak 26ean, pasa genuen eta okurritu zaigu interesgarria izan daitekela bideoa sareratzea.
Eskerrak bideoko imaginak grabatzen ibili zaretenoi, bideorako ideiak eman dizutuenoi eta bideoa montatu duzueoni. Bejondeizuela!